top of page

Bea Larrañaga
ARTISTA

FILIPA
BALBina
  

Klown emakumeak historian eta zirkua

"Badira eta baziren"

IKUSKIZUNA

SINOPSIA

ORKESTRA ANDEREA.jpg

EZAUGARRIAK

Formatu txikiko Klown ikuskizuna. Kalea edo aretoa. Esuskera eta gaztelania. Publiko gazte heldua. Iraupena Formatu laburra: 30 minutu Formatu luzea: 50 minutu

BEHARRAK

Gure lana da ikastetxe bakoitzari ahalik eta gehien erraztea proposatzen dugun jarduera. Hauek dira gure beharrak: EDUKIERA: • Jarduera gehienez bi ikasgelari zuzenduko zaie. (Egokiena: 40 ikasle) • Jardueran irakasleren bat egotea gomendatzen da. ARETOA: • Antzezpena egiteko behar bezain zabala den gela batean egingo da jarduera. Espazio eszenikoaren neurriak gutxienez 4 m X 3 '5 m dira. • Ekitaldi-aretoa edo antzekoa da egokiena. • 220v-ko korronte-hargunea. DESKARGA-APARKALEKUA: • Zentroak zamalanetarako ibilgailu bat aretotik gertuen dagoen punturaino sartzea erraztuko du, baita aparkatzeko leku bat ere. • Harremanetarako telefono-zenbaki bat emango du.

Zirkuan emakume bat ikusteko eskatzen badizut.

Nola ikusten duzu?

Zirkuko emakumea ez dugu aurkezle, maga gisa ikusten, ezta rol komiko batean ere, ezta clown edo pailazo gisa ere.

Baina emakume pailazoak egon ziren, eta egonten dira.

Filipa emakume pailazo izan zeneko istorioa aurkeztera dator, nondik datorkion eta norantz doan.

Filipa Balbina Emakume orkestra artista eta 70eko hamarkadako zirkuaren alaba. Zirkuan hazi eta lan egin zuen akrobata, musika eta ekilibrista gisa.

Barru-barruko irrika barrea eragitea zen. Nola bururatzen zaizu? Erotuta zaude!

Nerabezaroan, emakume artista komikoen erreferente indartsu batek komikotasunerako atea ireki zion.

24 urte zituela, zirkutik irten eta bere ikuskizuna kalera eramatea erabaki zuen, han benetan libre sentitzen baitzen. Filipa Balbina bihurtu zen aitzindarietako bat kalean ikuskizunak egiten dituen emakume gisa.

Gaur egun, bere klown ikuskizunak egiten ditu mota guztietako lekuetan, indarrez eta pasioz beteta.

Gaur hemen dugu, aske...Barre eginarazi nahi digu eta bere artea erakutsi. Gozatu une honetaz. Zuekin...FILIPA BALBINA Emakume orkestra!!!

BARREA ERE GEUREA DA

- Ikuskisuna:

- Dokumentala:

- Exposizioa:

- Proiektua:

bottom of page